Harburu

Etxanoko San Petri baselizako harburuak (Nafarroan).

Harburua erlaitz edo teilatu-hegala eusten duten harrizko hagaburua da, gehienetan zizelkatua dagoena eta apaingarri dena. Korintiar ordenan (eta neoklasikoan) apaingabe erabilia, arkitektura erromanikoa sarri erabili zen fatxadako dekorazio bezala; landare, animalia edo giza irudi zizelkatuekin[1].

Batzuetan modiloi hitz klasikoa ere erabiltzen da, italierazko modiglione hitzetik eratorria (frantsesezko modillon bitarteko).

  1. Harburu. Euskaltzaindiaren hiztegia.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search